Orain arte, desberdintasunen jatorria, produkzioa eta erreprodukzioa sortzen dituen sistema sozialaren funtzionamenduari buruz hausnartu da. Baita, gure jendartean mantentzen diren genero ezberdintasunak egiaztatzen duten datuak eman dira. Honez gain, berdintasunaren aldeko aurrerapen nagusiak feminismo, emakumeen eta LGTBI+ kolektiboen borrokaren ondorioak direla adierazi da, gizon askok aldaketak onartzeko orduan atzeratuak jarraitzen duten bitartean.
Hala ere, ez da egia gizonak aldatzen ari ez direla. Gizon asko hausnartzen ari dira, bai banakako mailan, baita, kolektiboan, haien berdintasunaren, dibertsitatearen, eta beste maskulinitate-ereduen aldeko ekarpenei buruz. Bereziki azken 2 urteetan, ikusten ari da genero-sozializazioaren eredu tradizionalak erreproduzitzen jarraitzeko balioa zalantzan jartzen duen korrontea. Gero eta ohikoagoak dira hedabideetan, sare sozialetan, liburuetan, politikan, kiroletan, eta oro har kulturan, argi eta garbi maskulinotasun-arau murriztatzaileen menpe bizi eta erlazionatzen kritikatzen duten gizonek.
Berdintasunezko posizioetaranzko gizonen aldaketarako arrazoi batzuk
Jendartea gizonen baloreen eta jarreren aldaketaren alde izan behar da, politika, idelogia eta etikaren ikuspuntutik berdintasuna giza eskubide bat delako eta bizikidetza laguntzen duelako. Berdintasunaren aldeko aldaketa gizonengan haien hurbileko emakumeentzat, haien buruentzat eta jendartearentzat onurak emango lituzke.
Emakumeentzat onura zuzenak. Adibide bezala, zaintza lanen bereizketa batera pasatzea, denbora eta posibilitate gehiago utziko lieke pertsonalki eta profesionalki errealizatzeko.
Gizonentzat onura zuzenak. Berdintasunaren aldeko gizona izatea, zainketa ardura handiagoa izatea esan nahi du, bai besteengan baita norbere buruarengan. Beste abantailen artean, autoestimua hobetzen du, hazkuntza pertsonala laguntzen du, eta erlazioen kalitatea hobetzen ditu bai emakume zein gizonekin.
Onura zuzenak jendarte osoarentzat. Giza Garapen Indize handien daukaten herriak, edo beste era batera esanda, pertsonen kapazitate garapenari eta askatasunari errespetua daukaten herriak, berdintasun handiagokoak dira. Baina logika honen kontrakoa ere da posible: emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lorpen handien daukaten herriak, gehiago garatzen dira eta bertan bizi diren pertsonek bizi-kalitate hobeago bat disfrutatzen dute. Ondorioz, berdintasuna ongizatea lortzeko erreminta bat da, bazterketa eta marjinazioa lasta ekonomiko zein kulturalaren kontra.