5.3. Ondorio benetakoak eta materialak

Baldin eta gure inguruari aurrez aipatu ditugun betaurreko moreak jantzita begiratzen badiogu, adibide andana ikusten hasiko gara non genero-aginduek bere eragina daukaten, neurri handiagoan edo txikiagoan.

Azkeneko “ZIFRAK 2018” txostenak –Euskadiko emakume eta gizonen egoerari buruzkoa– islatzen du generoaren araberako zatiketa ari dela gertatzen gure bizi- proiektuetan, bai eta lanaren zatiketa sexuala ere, ordaindua eta ordaindu gabea (zainketa-lanak), eta horrek, azkenik, produkzio- eta botere-harremanak eratzen dituela gure jendartean.