5.1. Androzentrismoa

Jendarte osoaren garapena gizona lekurik gorenean dagoen botere-egitura baten barruan izatearen ondorioetako bat da, hain zuzen ere, bizitza (hau da, kultura, jakintza, historia eta abar) ez dela hasieran aipatu ditugun betaurreko moreetatik zehar ikusten, baizik eta gizonaren ikuspegitik. Beraz, ikusmolde partziala izango da, osatugabea. Androzentrismoa mundua ikuspegi maskulinotik ikusteko eta ulertzeko modua da.

Maskulinoa estandar modura hartzen da, jendartearen neurritzat; hori da irizpide fidagarriena, arrazoian oinarritua. Femeninoa, ostera, salbuespenezkoa da, bestea, bestelakoa, emozioan oinarritua.

Horren emaitza modura, maskulinoa unibertsala egiten da, eta feminismoa, aldiz, ikusezin. Adibidez, sufragio unibertsala ezarri zen gizonak jada botoa zeukatenean.