3. Patriarkatua, boterea eta identitatea

Aurrez planteatu den bezala, generoko berdintasun eza ez da eratzen desberdintasun sexual edo biologikoagatik; aldiz, kulturalki fabrikatzen dugu, itxuraz itxita dauden bi kategoriatako gizakiak soilik «sortzen» ditugun neurrian. Gainera, pertsonok ez gara beti aske, burujabe eta autonomo bizitzen, baizik eta zenbait botere-sistemaren barruan bizi gara elkarrekin. Alde guztietatik inguratzen gaituzte sistema horiek, izan ditzaketen aldaera guztietan: familian, ikasten edo lan egiten dugun lekuetan edota estatuko hainbat eremutan.