3.2. Identitatea eta araua

Horrela, patriarkatua arau sozial bitariko eta heterozentrista1 bat ezarri izanaz baliatzen da, zeinak ezaugarri biologikoen arabera sailkatzen baititu pertsonak –ar eta eme–, eta, halaber, kategoria bakoitzari genero-identitate eta -adierazpen propioak ematen dizkio, argi eta garbi bereiziak eta sexu-orientazio bakarrarekin: heterosexual

Hurrengo koadroan, sexu-genero sistemen tradiziozko sozializazio-eredu bitarikoa laburbilduta ageri da.

ailkapen tradizional horrek talka egiten du errealitatearekin, zeina malguagoa, konplexuagoa eta aldakorragoa baita. Gaur egun, kategoriak garai batean baino malguagoak dira, eta ohartzen gara zenbait sailetan aurrerapen handiak egin direla. Hala ere, antzinako ikuspegi hori oraindik oso bizirik dago gure jendartean.

Kategorizazio sexistak askatasun pertsonalak mugatzen ditu, bere ideologiaren bidez jendearen portaerak «normaltzat» edo «anormaltzat» jotzen baititu, eta, horrela, bi kategoria horietatik kanpo dauden pertsonak bazterturik geratzen dira. Hala, pertsona intersexualek, transexualek, transgeneroek, LGTBI+ kolektibokoek eta, oro har, bere genero-adierazpena sozialki onartutakoarekin bat ez datorren kasuan dauden guztiek, askotan, diskriminazioa eta jendartearen zigorra jasan behar izaten dute, hainbat modutan.

Izan ere, generoaren eraikuntza da gure jendarte-egiturako ardatz indartsuenetako bat, erro-errotik moldatzen baikaitu eta eragiten baitigu: gure gorputzean, gure gogoan eta gure «bihotzean» (gurari edo desiretan).