3.1. Patriarkatua eta araua

Sistema horien guztien funtzionamendua aztertzen hasi beharrik gabe, adostu dezakegu sexu-genero sistema beti presente dagoela eta gainerako egitura guztiak zeharkatzen dituela, berak ezartzen baitigu jatorrizko lehen araua gure gorputzen gainean. Sistema horien guztien funtzionamendua aztertzen hasi beharrik gabe, adostu dezakegu sexu-genero sistema beti presente dagoela eta gainerako egitura guztiak zeharkatzen dituela, berak ezartzen baitigu jatorrizko lehen araua gure gorputzen gainean.

makundek (Emakumearen Euskal Erakundea) bere terminoen glosarioan honela definitzen du patriarkatua:

Zentzurik zabalenean hartuz gero, gizonek familiako emakume eta haurrengan duten nagusitasunaren adierazpena eta instituzionalizazioa da, eta nagusitasun maskulino hori gizarteko emakume guztiengana zabaltzea. Horrek esan nahi du gizarteko instituzio garrantzitsu guztien boterea gizonek dutela eta emakumeei ez zaiela botere hori izaten uzten Ez du esan nahi emakumeek ez dutenik inolako botererik edo eskubiderik, edo eragin eta baliabide guztiak kendu zaizkienik. Emakumeen historian dagoen erronka handienetako bat da sakon eta zehaztasunez arakatzea historian zehar patriarkatuak izan dituen erak, egituretan eta eginkizunetan izan dituen bira eta aldaketak, eta presio eta eskakizun femeninoengatik egin dituen egokitzapenak». (Berdintasun Terminoen Hiztegia. CAVE/Wg) Emakunde.euskadi.eus