2. Sexua eta generoa: berdintasunik gabeko sistema baten oinarriak

Nahiz eta askotan sinonimo giza erabili, sexua eta generoa ez dute gauza bera esan nahi. Ezberdintasuna emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak ulertzea lagunduko du. Handi-handika, sexual biologiarekin erlazioa dauka eta generoa jendarte eta kulturarekin erlazioa dauka.Hala eta guztiz ere, oinarrizko postulatu batetik abia gaitezke: pertsona guztiak, baita jaio aurretik ere, funtsezko bi kategorietako batean –itxuraz mugi ezin daitezkeenak– sailkatzen gaituzte: gizon edo emakume, gure genitalak zein diren. Banaketarako lehen ardatz bitariko horrek eragin sakona utziko du gure subjektibotasunaren garapenean (geure burua nola ikusten dugun), baita besteek ikusten gaituzten moduan eta, ondorioz, erlazionatzen garen moduan ere.