2.2. Generoa

«Genero» kontzeptuak azaltzen eta argitzen digu emakumea-feminitatea eta gizona-maskulinotasuna kategoria ikasien eraikuntza soziala gisa. Kategoria horiek gure biologiaren interpretaziotik abiatu eta, sozializazio-prozesu konplexu baten bidez, gure bizitza osoan eraikitzen dira (hortik ematen zaigu bakoitzari sexu- kategoria bat edo bestea). Ikasten dugu neska eta mutil izaten, emakume eta gizon, segun eta zer espero den momentu historiko zein jendarte bakoitzeko.

Gure bizitzan zehar Estatuan, lan merkatuan, eskolan, hedabideetan, legean, familian, erlazio interpertsonalen bitartez eta abar garatzen den sozializazio prozesu konplexu bat da.

Horrela, gizakien arteko harremanak aurkakotasun- (gizona eta emakumea elkarren kontrako dira) eta osagarritasun-sistema (gizonak eta emakumeak elkar «osatzen» dute) bitariko eta dual batera sinplifikatzen dira. Hurrengo urrats funtsezkoa gizonei eta maskulinoa den orori balio sozial handiagoa ematea izango da, eta mendekotasun-rola, berriz, emakumeei eta femeninoari.

Horrela, baliokideak ez diren bi alderditara murrizten da giza jarduera guztia, betiere boterearen balantzak alde bat mesedetzen duela –gizonena–, bestearen kaltetan.

Sexua eta generoa konstruktuak txirikordatu egiten dira ar-eme / maskulino- femenino dikotomia sortzeko eta, horrela, gure portaera, jarrera, lehentasun, desira, balio, sinesmen, ahalmen eta abarretan ditugun aldeen jatorria gertakari natural bat delako ideia sustraitzeko.