11. Amaiera gisa

Maskulinotasuna krisian eta eztabaidan dago. Emakumea botere sozial, politiko edo ekonomikoaren forma guztietara eta lan-merkatura heldu izana; LGTB+ identitate berriak sortu eta aitortu izana, eta berdintasunezko jendarte baten alde dauden gizonen aldaketak direla eta, genero-identitateen eraikuntzari eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokienez, gure jendartea bilakaera edota garapena dago.

Berdintasuna xede duten aldaketa-proposamenek auzitan jarri beharko dituzte kategoria finko eta itxitzat hartzen diren identitate maskulinoa eta femeninoa. Beharrezkoa da ezabatzea, edo, behintzat, errotik aldatzea, maskulinotasunaren gaur egungo kategoria soziala, eta identitate-aniztasun ireki eta malguagoak aitortzea, sortzea eta zilegitzea. Genero-identitate bitarikoak eta baztertzaileak desagertu egin behar lirateke jendartearen faktore antolatzaile modura, eta erreferentzia-eredu anizkun, malgu, ireki eta ez-dogmatikoei utzi behar litzaieke bidea.

Dokumentua deskargatu pdf formatuan